Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kexu azaldu ziren, "gure herria poliki-poliki hiltzen" doalako, eta horren adierazle gisa denda eta tabernen ixtea jarri zuten. Aldi beren, gazteak egoteko toki baten premia eta "gazteon eskubideak aldarrikatu beharra" nabarmendu zuten. Gogoan izan zuten haien aurretik herriko gazte asanbladan aritu zirenak eta aurreratu zuten gazteen gustuko ekintzak antolatzeko prest daudela. Horren adibide, Donibane festetarako dagoeneko antolatuta duten egitaraua, garagarrilaren 20an izanen dena. Egun horretarako prestatutako ekitaldietan herriak parte hartuko duela espero dute. Uharte Arakilgo Gazte Asanbladaren helburuen artean hainbat daude, besteak beste, "gaztetxea lortzea". Horretaz gain, gazte asanbladaren beste helburu bat da "herriko gazteak elkarrekin igarotea eta gure artean hobe ezagutzea". Bitartean haien jarduerak gestionatu ahal izateko hainbat material salgai jarri dute gazteek.