Mojen eskutatik udalaren eskutara

Guaixe 2008ko mai. 28a, 00:00

Orain udalak zein erabilera ematen dion aztertu beharko du.

Uharte Arakilgo Udalak, maiatzaren 20an egindako bilkuran, eraikin baten itzulketa-akordioa onartu zuen. Damas de la Paz del Apostolado de Jesus mojek Itsesia auzoan zuten eraikina udalaren esku geldituko da. Udal bilkurak bidea eman zion alkateari notaritzara joan eta eraikina udalaren izenean jartzeko. 

Hezkuntza helburuekin erabiltzeko baldintzarekin utzi zitzaien mojei 1964an lur saila. Han eskolaurreko klaseak hartu zituen eraikin bat jaso zen. Uharten eskola publikoa eraiki ondoren, etxearen erabilera aldatu egin zen. Mojek, Caritasekin batera, hezkuntza bereziko beharrak zituzten haurrendako zentroa sortu zuten. Baina hura duela 10 urte baino gehiago itxi zuten. Udaletxek olanak zirela eta 2002 eta 2004 urteen artean bulegoak hartuz ituen, gainontzekoan hutsik egon baita eraikina. Orain udalak zein erabilera ematen dion aztertu beharko du.