Arrieta Tourra prestatzen

Guaixe 2008ko ekainaren 10a

Gero eta gertuago dago Frantziako Tourra eta Parisgo podiuma helburu duten txirrindulariek ez dute galtzen hura prestatzeko aukerarik. Laburragoa izanagatik ere, hura bezain gogorra eta preziatua da Dauphine Libéré eta horrek izar handiz bete du itzulia. Igandean hasi zituzten lanak txirrindulariek. Astana taldeko Leipheimer-errek irabazi zuen sarrerako etapa. Atzo, berriz, Avignon eta Privas arteko 194ko etapan, Valverde izan zen garaile, esprintean. Haren denbora berean sartu zen helmugara Jose Luis Arrieta uhartearra, 37. postuan. Sailkapen nagusian Hushovd liderrarengandik 32 segundora dago Arrieta, 46. postuan.Bigarren etapa dute gaur, Bourg-Saint-Andeol eta Vienne artean, 184 kilometro gorabeheratsukoa.