Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garaipenak sailkapen nagusiko gorenera igo du murtziarra. Leipheimer 23 segundora du eta Evans 37ra. Jose Luis Arrieta 26.a izan zen atzo, irabazlearengandik 2:52ra. Sailkapen nagusiko 24. postuan dago, Valverderengandik 3:23ra.Txirrindulariek badute zer egin oraindik ere, etapa gogorrenak geratzen baitzaizkie. Gaurkoan lehen hartu-emana izanen dute mendiarekin. Helmugarako 20 kilometroren faltan, 1. mailako portua igo beharko dute, Le Salève. Asteburuan despedituko dute itzulia.