Finalerako azken txartelak banatzeko txanda

Guaixe 2008ko ekainaren 12a

Uharte Arakilgo Larrabieta frontoian, larunbatean 16:30ean, Aralar Mendik antolatutako pilota txapelketako 2. final erdiak jokatuko dira. Jaialdia benjamin mailako neurketarekin zabalduko da. Martinez de Alveniz-Garcia eta Flores-Arbizu bikoteak neurtuko dira. Alebin mailan, aldiz, Gurrutxarri-Bakaikoa eta Mendiola-Larraza bikoteak izanen dira aurrez aurre. Haurren mailako neurketan Uriarte-Larrañaga eta Mendinueta-Arnatz bikoteak neurtuko dira. Jaialdia lehen mailako partidarekin despedituko da. Finalerako txartelaren bila Gorriti-Razkin eta Beregaña-Lopetegi bikoteak ariko dira. EmaitzakSan Juan txapelketako azken jardunaldian emaitza hauek izan ziren:Benjamin mailan: Mtz de Alveniz-Garcia 18 / Huizi-Nazabal 5Flores-Arbizu 18 / Aldaregia-Gurea 5Alebin mailan: Gurrutxarri-Bakaikoa 18 / Candela-Aguirre 12Haur mailan: Gil-Sagastibeltza  18 / Espinal-Andueza 6Uriarte-Larrañaga 18 / Aldutzin-Zuñiga  17Jaunarena-Cordon  18 / Murgiondo-Lasa 91. mailan: Gorriti-Razkin 22 / Insausti-Diez 15Beregaña-Lopetegi 22 / Arraztoa-Girones 15Iraola-Landiribar 22 / Beitia-Azanza 20