Iritsi da mendia

Guaixe 2008ko ekainaren 13a

Cyril Dessel izan zen indartsuena mendiko lehen etapan. Eguneko ihesaldian sartu zen Ag2r-ko txirrindularia eta Saleven gora nahiz maldan behera, atzean utzi zituen ihes-lagunak. Valverdek mailot horiari eutsi zion, arazorik gabe. Sailkapen nagusiko 69. postuan dago Jose Luis Arrieta, 11:06ra.Ville la Grand eta Morzine artean ibiliko dira gaur txirrindulariak. 125 kilometroko etapa dute, Joux Plane gogorra tartean.