Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgo Aralar Mendi elkarteak antolatutako IV. San Juan Pilota Txapelketa igandean erabakiko da. Maiatzaren hasieran abiatu zen txapelketa, eta ordutik makina bat partida jokatu dira astebururo, kategoria txikietatik hasita lehen mailako afizionatuetara. Igandean, ekainaren 22an, Larrabieta pilotalekuak hartuko ditu finalak, 16:30etik aurrera. Jokoan dauden finalak ondokoak dira: Benjaminak: Mtz de Albeniz-Garcia / Navarro-ZubiriaKimuak: Gurrutxarri-Bakaikoa / Uharte-BerazaHaurren bigarren maila: Mendinueta-Arnatz / Onsalo-SagastibeltzaAfizionatuen lehen maila: Iraola-Landiribar / Gorriti-RazkinSari potoloak eta gonbidatu garrantzitsuakAralar Mendi elkartekoek giro polita espero dute finaletarako. Pilotazale sakandar guztiak pilotaz gozatzera gonbidatuta daude, baina horretaz gain, beste gonbidatu batzuen presentzia espero da: Nafarroako Pilota Federazioko lehendakari eta diruzaina, Nafarroako Kutxako Maria Jose Soria, Sakanako Mankomunitateko lehendakari Migel Angel Zubiria, Uharte Arakilgo alkate Joaquin Maria Uharte eta kirol arduradunak, Aralar Mendi elkarteko buruak, eta Nafarroako Gobernuko Kirol arduradunak gonbidatuta daude. Gainera, Aralar Mendikoek Barriola edo Bengoetxea finaletan izatea espero dute.20:30ean ekinen zaio sari emateari. Afizionatu mailako txapeldunek 1.000 euro eta txapela jasoko dute, eta txapeldunordeek 800 euro eta trofeoak. Gainontzeko kategorietako irabazleek txapelak eta txapeldunordeek trofeoak jasoko dituzte. Festa egun handia borobiltzeko 21:30ean afaria izanen da Aralar Mendi elkartean. Aurreko asteburuko final aurreak emandakoaAurreko asteburuan txapelketako bigarren final erdiak jokatu ziren. Emaitzak: Benjaminak: Mtz de Alveniz-Garcia / 18 Flores-Arbizu 17Kimuak: Gurrutxarri-Bakaikoa 18 / Mendiola-Larraza 8Haurrak: Mendinueta-Arnatz 18 / Uriarte Larrañaga 13Afizionatuen lehen mailan: Gorriti-Razkin 22 Beregaña-Lopetegi 7 / Iraola-Landiribar 22 Irañeta anaiak 5Maila txikietan partida politak ikusteko aukera izan zen, finalerako sailkatzeko denok ahal zutena eman baitzuten. Afizionatuen mailan lehia puri-purian izan zen. Aipatzekoa Gorriti eta Razkinek lortutako garaipena. Razkinek oso lan ona egin du txapelketan. Nahiz eta Lopetegik atzeko koadroetan kunplitu, Beregañak ohi duen baino akats gehiago egin zituen eta hor ihes egin zitzaien partida. Afizionatuen beste lehian Iraola eta Landiribar Irañeta anaiak baino gehiago izan ziren. Ikusi behar ea Gorriti eta Razkin nola moldatzen diren final handian, Iraola eta Landiribarren aurrean.