Gorritik aurrera

Guaixe 2008ko ekainaren 23a

Etxarri Aranazko Euskal Herriari pilotalekuak Nafarroako lau t´erdiko txapelketa hartu zuen igandean. Bertan, Jon Gorritik Camarero II.a errioxarrarekin neurtu zituen indarrak. Gogotik lan egin behar izan zuen uhartearrak, baina azkenean, etxeko zaleen babes oihuen laguntzarekin akaso, 22-12 hartu zuen mendean Camarero. Uhartearrak bezala, Aritz Lasak, Mitxelenak eta Mikelek Nafarroako Pilota Federazioak, Nafarroako Kirol Instituzioak eta Frontisek antolatutako txapelketako lehen kanporaketa gainditu zuten eta final-laurdenetan daude.Larunbatean, ArbizunFinal-laurdenetan iazko txapelketan finalerdietara iritsi ziren lau pilotariak izanen dituzte zain. Nagore irurtzundarra da zerrenda-buru horietako bat eta, hain zuzen ere, berarekin lehiatzea egokitu zaio Gorritiri. Bi sakandarrak etxean ariko dira, Arbizuko kiroldegian, bihar, larunbatean, 18:00etan.