Gorriti Altsasun nagusi

Guaixe 2008ko uztailaren 7a

Jon Gorriti uhartearrak Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatu zuen joan zen ostiralean. Urdanizekin batera, Mikel eta Garmendiarekin neurtu zituzten indarrak, jaialdiari hasiera emateko. Etxekoen txaloen beroarekin, 22-12 nagusitu ziren Uhartekoa eta Urdaniz.Burundako pilotalekuan elkartu ziren pilotazaleek Arretxe eta Aritz Lasarekin gozatzeko aukera izan zuten ondoren. Nafarroako Lau t´erdiko Txapeletako finalerako txartelaren bila, nor baino nor ibili ziren beteranoa eta gaztea. Gozatu ederra hartu zuten altsasuarrek urretxuar gaztearen jokoarekin. Azkenean, 22-16, Aritz Lasa gailendu zen.