Dena prest uda agurtezko

Guaixe 2008ko irailaren 12a

Udari agur esateko egitarauaren barruan, astelehenaz geroztik eta igandera arte, udako argazki erakusketa dago ikusgai Marisolenean. Atzokoan, toki berean, ardo dastaketa egin zuten. Gaur, berriz, film laburren emanaldia dago iragarria herriko plazan,  21:30ean. LarunbataBiharko egitaraua 14:00etan hasiko da. Herritik igerileku ondoko erretegira triki poteoan joanen dira. Hara iristerakoan bazkaria prest izanen da. Paella ederrarenak egin ondoren, erretegi inguruan jokoak izanen dira, 18:00etan. Afaldu ondoren, 21:30ean, Afu, Di-da eta El Trono de Judas taldeen kontzertua izanen da. Dotor eta Skeletor disko jartzaileak ere ariko dira.