Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen igandean Jorge Nagore eta Jon Gorriti Baños de Rio Tobia herrian lehiatu ziren, Frontis enpresak antolatutako San Mateo Torneoko finalerditan. Jaialdiko lehen partidan Nagorek eta Mitxelenak Antxia eta Garmendiarekin neurtu zituzten indarrak. Azken biak izan ziren irabazleak 22-11ko aldearekin. Beraz, finaletik kanpo geratu da Irurtzungo pilotaria. Bigarren partidan, berriz, Gorriti atera zen kantxara. Uhartearra Camarero II.arekin lehiatu zen Antxia eta Garmendiaren aurka. Erraz nagusitu ziren beteranoak. 22-13 irabazita, finalerako txartela eskuratu zuten uharteko pilotariak eta Camarero II.ak. Gaur arratsaldean finalaGaur jokatuko da final handia, Baños de Rio Tobia herriko pilotalekuan. 17:30ean hasiko den pilota jaialdiko bigarren partidan, Camarero II.a eta Gorriti Antxia eta Garmendiarekin lehiatuko dira, nor baino nor.