Lanekok jakintzaren kudeaketari buruzko jardunaldi batean parte hartu du

Guaixe 2008ko irailaren 24a

60 pertsona baino gehiago bildu zituen jardunaldiak, Ganbararen egoitzan. Laneko ordezkari gisa Jose Luis Iriarte aritu zen. Antolakuntzako Amaia Errok hasieran azaldu zuenez "enpresa bateko jakintza egoki kudeatzea ez da egun bakarreko lana, baina egitea ezinbestekoa da enpresak berrikuntzak egin eta etorkizunerako aukera izan dezan".  Sarrerako hitzen eta bideoaren ondoren, 4 enpresen ordezkariek haienean jakintza nola kudeatzen duten azaldu zuten. Jardunaldian argi gelditu zen "enpresa baten aktibo nagusia langileen jakintza dela. Enpresek hura egituratzeko, biltzeko eta dokumentatzeko tresnak sortzen dituzte (intranet, datu baseak, lan taldeak...)". Ondorioztatu zutenez, jakintza kudeaketa sistemak jarri dituzten enpresek "onura nabariak" lortu dituzte. Bestalde, jardunaldian aipatu zen zein garrantzitsua den enpresek "denbora eta espazioak kudeatzea langileek elkarrekin egiten dutena trukatzeko". Talde lanaren alde agertu zen aditu bat.