Hirigintza planaren erredakzioa eman du udalak

Guaixe 2008ko urr. 23a, 00:00
Hirigintza planaren erredakzioaren 61.364 euroko aurrekontuari estaltzeko garaian Uharte Arakilgo Udalak Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu Departamentuak emandako 49.600 euroko diru-laguntza izanen du. Laguntza hori hiru zatitan jasoko du Uharte Arakilek: 9.920 euro aurten, 29.760 euro heldu den urtean eta beste 9.920 euro 2.010. urtean. Gauzak ongi, hirigintza planaren behin-behineko onarpena bi urte barru eginen litzateke. Hala, egun indarrean dagoen 1991ko hirigintza araudia aldatuko litzateke. 2002an udalean zegoen Agiri Taldeak hasi zuen hirigintza araudi berria egiteko prozedura. Baina uhartear asko kontra azaldu ziren eta prozedura administratiboa gelditzea eskatu zuten 300 sinadura ere bildu zituzten. Egitasmoa bertan behera gelditu zen eta 2002aren akaberan zinegotzien dimisioa ekarri zuen. ArmarriaUdaletxea berritu zenean fatxadan zegoen armarria egoera txarrean zegoela konturatu ziren udal ordezkariak. Uharte Arakilgo Udalak erabaki du 7.000 euro inguru bideratzea armarri berri bat egiteko. Lekarozko hargin batek eginen du plazara ematen duen udaletxeko paretan jarriko den armarri berria.