Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastaro horietan izena ematen dutenek Microsoft enpresaren Word programa erabiltzen ikasiko dute. Horrekin batera, interneten erabileran gehiago sakontzeko aukera ere eskainiko du ikastaroak. Azken hori egin ahal izateko aurretik informatikari buruzko gutxieneko ezagutza izatea eskatu dute antolatzaileek. Ikastaroak azaroaren 10ean hasi eta 21era bitartean luzatuko da eta guztira 20 orduko iraupena izanen du. Emakumeendako ikastaroa 9:30etik 11:30era izanen da. Haien saioa despeditu eta gero, 11:30etik 13:30era adinekoen txanda izanen da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez ikastaro bakoitzean dozena bat ikaslek eman dezakete izena. Horretarako 639 900 318 telefonora hots egin daiteke, goizez.