Eskaintza zabala jubilatuen elkartean

Guaixe 2008ko azaroaren 24a

Donibane jubilatu elkartearen egoitzak gaurkoan Mercedes Viñuela olerkariaren poesia emanaldia hartuko du. Errezitaldia 17:15ean hasiko da. Literatura emanaldiarekin batera, ostiralean bidaia antolatu du jubilatu elkarteak. Baztan ezagutzeko aukera izanen dute txangoa egitera animatzen direnak. TartakAurreko urteetan bezala, gozozale eta gozogileendako hitzordua izanen da aurten ere. Donibane jubilatu eta pentsiodunen elkarteak laugarren aldiz deitu du tarten lehiaketa. Abenduaren bostean jokatuko da, 17:30etik aurrera. Gozogileak haien tartak prestatzen hasi litezke, lehiaketara onena eramateko.Ohi bezala, sari banaketaren ondoren tartak dastatzeko aukera izanen da. Abenduren hamarrean, bestalde, Uharteko jubilatuen elkarteak lehen laguntzei buruzko hitzaldia hartuko du. Gurutze Gorriko kide batek emanen ditu azalpenak. Azkenik, abenduaren hamazazpian animazioa ziurtatuta dago Donibane jubilatu elkartean. Bingo jolasak jendea erakarri eta arratsalde polita pasatzeko aukera eskainiko die elkarteko bazkideei.