Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean Uharte Arakilgo Donibane jubilatu elkarteak poesia errezitaldia hartu zuen. 30 bat lagunek entzun zituzten Mercedes Viñuela, Tasus Burgete eta Marisa Barasoain olerkari iruindarren poesiak. Haiekin batera Blanca Arrizabalaga poeta uhartearra izan zen. Bildutakoen aurrean emakume olerkariek sei bat poema errezitatu zituzten. Amodio, protesta, erlijio eta bestelako gaietako olerkiekin gozatzeko aukera izan zuten bildutakoek. Poetek errezitatzerakoan Emilio Arias musikari eta luthier altsasuarraren laguntza izan zuten. Zanfona, baina batez ere, rabela jo zituen olerkiak laguntzeko. Akaberan, Emiliok Galiziako kantu bat eta erromantze bat kantatu zituen.SariaAstelehenean Uharten izan zen olerkarietako batek, Mercedes Viñuelak, berriki nazioarte mailako sari bat irabazi berri du. Diabetearen nazioarteko egunaren kontura antolatutako lehiaketa bateko saria izan zen eta bere alabak gaitzarekin bizitakoak kontatu zituen. Irabazitako 5000 euroak hirugarren munduko ume diabetikoendako bideratu ditu.