Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean Iruñean banatu zituen Iberdrolak Urteko Hornitzailea sariak. Zazpigarren edizioa zuen sariketan Uharte Arakilgo Trefinasa enpresak berrikuntzaren saria eskuratu zuen. Uharteko enpresako gerente Patxi Morentinek jaso zuen saria. Lantegiko kudeatzaileak prentsari esan zionez, lanean hasi zirenetik duten bezeroen artean Iberdrola. Trefinasak Iberdrolarekin batera ikerketa eta garapeneko bi egitasmo garatzen ari da eta saria ematerako garaian hori izan zuen kontuan elektrizitate banatzaileak. Egitasmoetako bat da gaitasun handiko hari-eroaleen inguruan eta, bestea, hari-eroaleak fabrikatzerakoan ikuskatze instalazioak jartzea, harien kalitate hobea eta iraupena ziurtatzeko. HistoriaTrefinasa, Trefilados de Navarra SA, 1998an sortu zuten Sapremek eta Manfisak. Sargaitz industrialdean dagoen lantegian urtero aluminioz estalitako altzairu alanbrezko lau mila tona ekoizten dituzte. Hori tentsio altuko argindarra garraiatzeko erabiltzen da. Bestalde, aluminiozko tutu eta profilen beste bi mila tona ekoizten dituzte, zuntz optikoarako eta hozkailuak hozteko erabiltzen direnak gero. 26 langile ditu egun enpresak eta ekoiztutakoaren %70a baino gehiago esportatzen du.