Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igerilekuen, futbol zelaiaren eta harri kirol parkearen ondoan taberna-jatetxea eraiki berri da. Haren kudeaketa emateko deialdia egin zuen Uharte Arakilgo Udalak ekaina aldera. Eman gabe gelditu zen eta, atzera ere, berriro deialdia egin du udalak. Bere asmoa da ostalaritza azpiegitura urte guztian zabalik mantentzea.Deialdian jasotzen denez, bi urterako eman nahi du udalak taberna-jatetxearen kudeaketa. Ordaindu beharreko gutxienekoa urteko 6.000 euro izanen dira. Interesatuek eskaintzak ilbeltzaren 12ra arte aurkez ditzakete udaletxean. Kudeaketa hartzen duen pertsonak edo enpresak taberna jatetxeaz gain, herri kirol parkearekin, mendi-ibilaldiekin, txirrindula-alokairuekin lotura duten jarduera osagarriak ere beteko ditu. Horretaz gain, dutxez, turismoko informazioaz eta igerilekuez ere arduratuko da. Hartzaileari udalak igerilekuko sorosleak kontratatzeko laguntza emanen dio.