Aralar Mendi da lider berria

Guaixe 2009ko urtarrilaren 27a

Uharte Arakilgo Aralar Mendi primerako denboraldia egiten ari da. Asteburuan Universidad de Navarrari irabazi eta gero Estatuko B mailako lider berria da Uharte Arakilgo taldea. Gainera, sekulako erakustaldia emanda irabazi zuten uhartearrek, 9-2 hartu baitzuten menpean Opuseko unibertsitateko taldea. Bestalde, Irurtzungo Xotak Erriberan jokatu zuen, Gima Ribera Navarraren kontra, eta irurtzundarrek garaipen itzela ekarri zuten bertatik, 1-7 irabazi baitzuten, nagusitasun osoz. Aralar Mendi liderrak 33 puntu ditu, eta bigarren eta hirugarren diren Kirol Sport eta RVC Lintxuri bi puntu ateratzen zaizkio. Bestalde, Xota zazpigarrena da sailkapenean, 23 punturekin. Oilarren arteko lehiaAsteburuan, Sakanako bi taldeek 15. jardunaldia dute aurrez aurre. Aralar Mendik etxetik kanpo jokatuko du, hain zuzen ere sailkapenean bigarrena den Kirol Sport taldearen kontra. Ez dago esan beharrik partida lehiatua izango dela, oilategi bereko bi oilarren artekoa, sbi taldeek lidergoa eskuratzeko egingo baitute borroka. Ea Aralar Mendik garaipenaren bidetik jarraitzen duen. Bestalde, Xotak etxean jokatuko du, 9 punturekin azkenaurrekoa den Burlata taldearen kontra. Ea irurtzundarrek puntu gehiago pilatzen dituzten.