Udalak taberna jatetxearen kudeaketa eman du

Guaixe 2009ko urtarrilaren 28a

Uharte Arakilgo Udalak berriki igerilekuen, futbol zelaiaren eta harri kirol parkearen ondoan dagoen taberna-jatetxearen kudeaketa eman du. Deialdia egin ondoren eskaera bakarra izan zen, Javier Urmeneta iruindarrarena. Udalak erabaki du hari ematea ostalaritza azpiegituraren kudeaketa. Deialdiaren arabera bi urterako hartuko du taberna-jatetxea eta urteko 6.000 euro ordainduko ditu. Hura zabalik ikusteko pixka bat itxaron beharko da, oraindik ere hara joateko bideak ez baitaude behar bezala. Udaberrirako lan horiek egin eta ostalaritza azpiegitura zabaltzea espero dute udalean.