Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cervelo taldeko Roger Hammondek irabazi zuen atzo jokatutako Qatarreko bigarren etapa, 134 kilometrokoa. Helmugarako 3 km falta zirenean jo zuen erasoa Hammondek, proba irabaziz (3:33:00). Tropela denbora berean sartu zen. Ag2r taldeko buru Jose Luis Arrieta 78.a heldu zen, sei minutu eta erdi pasata. Sailkapen orokorreko buru Cerveloko Hammond bera dugu (3:39:30). Jose Luis Arrieta 64.a da, 6:50era.