Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar, otsailaren 7an, larunbatarekin, Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketako bigarren finalerdia jokatuko da Uharte Arakilen. Jaialdia Nafarroa Oinezek antolatuko du, Egur Sportekin batera, Albaitaritza eta Bierrik elkartearen laguntzarekin. Gazte mailako txapelketan, Leitzako Ruben Saralegi eta Arkaitz Olanok Baztango Oihan eta Garikoitz Larretxeari egin beharko diete aurre. Guztira 24 enbor ebaki beharko dituzte, 5 lan ezberdinetan. Elite mailan, aldiz, Angel Arrospidek eta Iñaki Azurmendik Xabier Orbegozo Arria V.a eta Jon Rekondo izanen dituzte aurkari. Guztira 28 enbor erdibitu beharko dituzte, 6 lanetan. 16 urtetik beherakoek sarrera dohain izango dute, eta helduek 10 euroko sarrera ordaindu beharko dute. Ekitaldian Nafarroa Oinezeko Argiñe maskota izango da.