Nolfen heriotzak Qatarreko Tourra tristetu du

Guaixe 2009ko otsailaren 6a

Atzo goizaldean Topsport Vlaanderen taldeko Frederiek Nolf txirrindulari belgiarra Qatarreko Dohan hil egin zen, hotelean lotan zegoela. 21 urteko txirrindularia lasterketan parte hartzen ari zen eta haren taldekide bat ohartu zen hilik zegoela, jaikitzen ez zela ohartu eta hura esnatzera joan zenean. Oraindik ez dakite zergatik hil den gaztea, baina bihotzekoren bat da aipatzen den arrazoia, nahiz eta oraindik ziur ez egon. Horren aurrean, haren taldekideek Qatarreko Tourra uztea erabaki zuten eta atzoko etapa neutralizatu egin zuten txirrindulari gaztearen omenez. Soilik 40 km jokatu ziren. Gaur despedituko da Qatarreko Tourra. Momentuz Quick Step taldeko Tom Boonen da liderra. Ag2rko Jose Luis Arrieta uhartearra 73.a da.