Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, asteazkenean Altsasuko parkeko suhiltzaileak Uharte Arakilgo baserri bat finkatzeko lanak egin zituzten. Gobernuak zabaldutakoaren arabera, Amurginen, Aralar magalean dagoen etxebizitza da finkatu behar izan zena. Haren aldamenean dagoen larreko lurrak behera egin eta porlanezko eustorma hautsi zuen. Eustorma erortzean auto bat azpian hartu zuen.