Bizkaiko Irekia Camarero II.arendako eta Altunarendako

Guaixe 2009ko otsailaren 16a

Larunbatean jokatu ziren Frontisek antolatutako Bizkaiko Irekiko final aurrekoak. Bengoetxea VII.ak eta Gorritik ezin izan zuten Urdaniz eta Garmendiaren kontra, eta bi jokotan galdu zuten. Atzeko koadroetan bikain aritu zen Garmendia, eta nahiz eta Jon Gorritik partida ona egin, Garmendia nagusitu zitzaion. Aurrean Urdanizek gehiago haztatu zuen Bengoetxea VII.ak baino, eta horrela, Urdanizek eta Garmendiak 2-10 eta 8-10 irabazi zuten, finalerako sailkatuz.  Atzo finalak jokatu ziren eta Camarero II.a eta Altunak irabazi zuten Bizkaiko Irekia, Udaniz eta Garmendiari bi jokotan gailendu eta gero (10-6 eta 10-6). Jaialdia zabaldu zuen partidan, Mikel eta Zabalak menpean hartu zituzten Antxia eta Gorriti, hiru joko jokatu eta gero (9-10, 10-5 eta 5-2).