Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estatuko B maila. 18. Jardunaldia: Gima Ribera 5 - Aralar Mendi 3 / Gazte Berriak - Xota (atzeratuta)Asteburuan pil pilean dagoen Estatuko B mailako 18. jardunaldia jokatu zen. Kirol Sport liderra gertu izateko aukera paregabea galdu zuen Uharte Arakilgo Aralar Mendik, Gima Ribera taldearen kontra Tuteran jokatutako lehian 5-3 galdu baitzuten sakandarrek, azkenaldiko garaipen joera apurtuz. Bestalde, Gazte Berriak eta Irurtzungo Xotak jokatu beharreko lehia atzeratu egin zen. Kirol Sport taldeak jarraitzen du Estatuko B mailako areto futbol txapelketako lider, 43 punturekin. Aralar Mendi da bigarrena, 4 puntura (39 puntu), hirugarrena den RVC taldearekin puntura berdinduta. Xota bosgarrena da, 30 punturekin. Goiko postuetan, beraz, parekotasuna da nagusi eta Aralar Mendik bigarren postuari eutsi eta lidergoa eskuratzeko borrokan sartu nahi badu asteburu honetan irabazi beharrean dago. Etxean jokatuko dute Uharte Arakilgoek larunbatean, 19:00etan, Larrabieta kiroldegian, 9 punturekin sailkapenean azkena den Burlata taldearen kontra. Ea hiru puntuak etxean geratzen diren. Bestalde, Xotak etxean jokatuko du, Irurtzungo kiroldegian, ostegunean, 20:00etan, 18 punturekin bederatzigarrena den Zizur taldearen kontra. Ea zer moduz doazkion gauzak Irurtzungo taldeari.