Industrias Laneko Indian misio komertzialean

Guaixe 2009ko martxoaren 3a

Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak aditzera eman duenez, Industrias Laneko enpresako ordezkaritza aste hau Indian emanen du, misio komertzialean. Uharte Arakilgo enpresarekin batera Hego Euskal Herriko beste 15 enpresak ere hartu dute parte, guztiak ere energia berriztagarrien arloan lan egiten dutenak.  Indiako Bombay eta Chennai hirietan sektore-askotako topaketa batean parte hartuko dute. Horren barruan Indian dauden aerosorgailu enpresa handiak bisitatzeko aukera izanen dute, haiek bertako enpresen bezeroak izan baitaitezke. Industrias Laneko enpresak Uharte Arakilgo Sargaitz industrialdean dago kokatuta. Fidagarritasun altuko torlojugintzan espezializatuta dago eta makina bat sektoreetarako lan egiten du. Errepideko garraio berezietarako ekipoak ere egiten ditu.