Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilen dagoen enpresan dozena bat langile kaleratu berri ditu. LAB sindikatuak jakinarazi duenez enpresako zuzendaritzak "ekoizpen arazoak argudiatu" ditu. Sindikatu abertzaleak zabaldu duenez, "enpresak inondik inora ez du aurkeztu ekoizpen murrizketaren argudioa defendatzeko inongo dokumenturik, ez ekonomikorik ezta lan zamarena ere". Aldi berean, LABek aurreratu duenez, "beste neurri batzuk hartuko ditu enpresak malgutasuna, erregulazio espedientea eta behin-behineko kontratuak etetea izango dira". Bestalde, LABek dio Uharteko enpresaren kasua "ulergaitza" dela, "egoera okerragoan dauden enpresak ez baitituzte halako neurririk" hartu. SalaketaLAB sindikatuak azaldu duenez, iaz enpresak "azken urteetako irabazi handienak jaso ditu eta irabazi hauek bazkideen artean banatu ditu". Sindikatuarendako erabaki horrek "langileei eta bazkide txikiei kalte egiten die, diru hori momentu txarretan dauden arazoak konpontzeko erabili beharko litzateke". LABek berretsi du "ez duela utziko ezta onartuko ere lantokiko lanpostuen galera eta lan baldintzen okertzea". Bestalde, LABek enpresaren jarrera "antisindikala" dela, "enpresak sindikatuoi geure afiliatuen zerrendak eskatu dizkigu eta hori onartezina da". Halakorik ezin dutela egin nabarmendu du. Aldi berean, enpresaren egoeraren inguruan "hausnarketa egiteko beharrezko dokumentazioa ez du jaso" salatu du sindikatuak eta, aldi berean, "hitz egiteko" prestutasuna azaldu du, beti ere, "berme batzuekin".Uharte Arakilgo enpresan 170 langile inguruk lan egiten dute. Enpresa batzordea LABeko 3 kidek eta ELA, CCOO eta UGTko bina kidek osatzen dute. Fidagarritasun altuko torlojugintzan espezializatuta dago eta errepideko garraio berezietarako ekipoak ere egiten ditu.