Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frontisek antolatutako Gipuzkoako Irekiko txapela janzten saiatu ziren Bengoetxea VII.a eta Jon Gorriti uhartearra. Horretarako final laurdenetan bidean utzi zituzten Alvaro Gomez eta Garmendia, jokatutako bi jokoetan nagusitasunez gailendu eta gero (10-7 eta 10-4). Finalean, ordea, arerio gogorrak zituzten: denboraldi bikaina burutzen ari den Antxia eta Larramendi. Egia esan azken hauek ziren faboritoak eta hasieratik dominatu egin zuten. Gainera, Bengoetxea eta Gorriti ez ziren final aurrekoan bezain fin ibili eta akats ugari egin zituzten. Jon Gorritik ez zuen eroso jokatu eta hori ere nabaritu egin zen. Bukaeran Antxia eta Larramendi gailendu ziren, bi jokoetan (10-6 eta 10-8). Pilota emaitzak. Atzo Eibarko Astelenako jaialdia zabaltzen zuen partidan, Capellan eta Arrutik 22-15 hartu zituzten menpean Mikel Goñi eta Oscar Lasa. Eta Galdakaon, Ismael Chafee 11-22 irabazi zion Agirreri.