1.150.000 euroko aurrekontua onartu du udalak

Guaixe 2009ko apirilaren 28a

Uharte Arakilgo Udalak martxoaren 17an egindako osoko bilkuran hasiera batean onartu zuen aurtengo aurrekontua. 1.150.000 euro kudeatuko du ditu aurten udalak. Horietatik 460.000 euro inbertsioetara bideratuko du udalak. 200.000 euro Itxesia kaleko urbanizazioa egiteko izanen dira. Abeltzaintzako azpiegituretarako 170.000 euro izanen ditu Uharteko Udalak. Inbertsioetarako gainontzeko diru sailak, besteak beste, hirigintza plan berria egiteko eta baso lanetarako bideratuko du udalak.Hilerria Uharte Arakilgo Udalak, bilkura berean, hasiera batean onartu zuen udal hilerriaren erabilera arautzen duen udal ordenantza. Lur emateak, non, nola eta noiz egin baita ordaindu beharreko tasak jaso dira ordenantza horretan. Araudi berria 30 egunez jendaurrean izanen da, interesatuek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe pasatzen bada, ordenantza behin betiko onartuta geldituko da.