Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgo Aralar Mendi Klubak antolatuta, igandean hasiko da V. San Juan Pilota Txapelketa, kimuen, haurren eta senior mailan. Senior mailan sei biko ariko dira, tartean Nafarroako Txapelketako irabazle Iraola-Girones bikoa, Renovales-Galarraga biko gipuzkoarra, GRAVN txapelketako irabazlea, eta Gorka-Cecilio errioxarrak, Espainiako txapeldunak. Dena den, Cecilio profesionaletara pasatzear dagoenez, gerta liteke azkenean parte hartu gabe geratzea. Hortaz, maila handiko txapelketa izango da. Eguraldiak uzten badu partidak frontoi irekian jokatuko dira, eta bestela, Larrebietan. Igandean, 11:45etik aurrera, ondoko lehiak izanen dira: Toyar-Gastaminza - Jaka-AnduezaIraola-Girones - Lansalot-Irañeta