Gazteendako kontsumo arduratsuari buruzko tailerra

Guaixe 2009ko maiatzaren 22a

Irurtzun eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatuta, drogen kontsumo arduratsuari buruzko tailerra antolatu da Uharte Arakilen. Gazteei zuzendutako saio horiek Hegoak elkarteko kideek emanen dituzte. Besteak beste, eduki hauek izanen ditu tailerrak: drogen kontsumo motak; erabilera, abusua eta mendekotasuna; drogekin ditugun erlazio ezberdinak nola azaltzen ditugun; drogekin dauden jarrerak: abstinentzia eta kontsumoa, ondorioak eta eraginak; sustantzien ezaugarriak, ondorioa eta arriskuak; eta baita gai legalak ere. Gaur eta hurrengo ostiralean izanen da tailerra, 19:00etatik 21:00etara, Aralar Mendi elkartean.