Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aralar Mendi elkarteak antolatutako V. San Juan Pilota Txapelketa martxan dago. Asteburuan lehen jardunaldia jokatu zen, pilotaleku irekian. Kadeteetan Jaka eta Andueza aritu ziren Zelaia eta Gabilondoren aurka, eta aurreikusi moduan partida oso borrokatua izan zen, bi bikoak parez-pare arituz. Laurak ongi aritu ziren eta berdinketak konstanteak izan ziren: 12 aldiz berdindu zuten. Zelaia eta Gabilondo 21-20 aurreratuta egon ziren, baina azkenean Jakak eta Anduezak 22-21 irabazi zieten Zelaiari eta Gabilondori. Afizionatuen lehiak ere ordu pasa iraun zuen. Iriartek Girones ordezkatu zuen eskuak minduta zituelako, eta Iraolaren laguntza izan zuen aurreko koadroetan. Arerioak Lansalot eta Irañeta izan ziren. Iraolak eta Iriartek 14-7ko partziala lortu zuten euren joko onari esker eta Lanseloten akatsen batengatik, baina hortik aurrera Lanselot zentratu zen eta 18-16ra gerturatu ziren. Ahalegin horrek faktura pasa zien bukaeran, eta nahiz eta ezer ez oparitu 22-16 galdu zuten Lansalot eta Irañetak Iraola eta Iriarteren kontra. Igandeko lehiakIgandean, hilak 31, V. San Juan Pilota Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da, goizeko 11:30etik aurrera. Kadeteak: Navarro-Tollar - Idoate-BerazaAfizionatuak: Galarza-Bergera - Irañeta-Girones