Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Hiriberri, Ihabar, Irañeta, Uharte Arakil eta Arruazuko odolemaileak bildu zituen festa ospatu zen Uharten. Elizkizuna bukatu eta gero Aralar Mendi elkartea guztien bilgune bihurtu zen. Han odolemaileek mokadu bat dastatzen zuten bitartean elkarrekin hitz egiteko aukera izan zuten. Bilkura bera urtetan odolemaileak izan diren 3 pertsona omentzeko balio izan zuen. Nafarroako Odolemaileen Elkarteak, Adonak, urrezko domina bana eman zien Pedro Mari Gorriti Gorritiri eta Jose Mari Gorriti Arraizari 50 alditan odola emateagatik. Loli Ansa Zubietak, berriz, 25 alditan eman du odola eta horregatik zilarrezko domina jaso zuen. Adonako ordezkariak odolemaile guztien altruismoa eskertu zuen. DatuakUharte Arakilgo odolemaileen ordezkaritzak 152 kide ditu. Erdiak jardunean daude eta beste erdiak, hainbat arrazoi direla eta bajan daude. Odola eman zezaketen 76etatik 41 eman zuten iaz, guztira 75 emate. Odol emate gehienak Uharte Arakilen bertan egin ziren, baina 27 autobusa beste herriren batean zegoenean joan ziren odola ematera. Adonak jakinarazi digunez, iaz 4 odolemaile berri egin ziren.