Aralar Mendi elkarteak antolatutako V. San Juan Txapelketan kimuen eta afizionatuen partidak jokatu ziren igandean. Kimuetan Rondalek eta Barriolak 18-14 irabazi zieten Gorritiri eta Uharteri. Hasiera batean Arbizuko biko bat aritzekoa zen baina jaunartzeak zirela medio Zizurko bikoak hartu zuen haien lekua. Partida polita izan zen, eta Uharte eta Barriola izan ziren, akaso, onenak. Afizionatuetan lehia biziko partida jokatu zen, eta azkenean Beitiak eta Razkinek 22-21 irabazi zieten Morani eta Galarragari. Lizarrako Moranek Renovalesen tokia hartu behar izan zuen aurrelaria ostiralean Elgetan lesionatu zelako, baina partidak ez zuen interesik galdu, bereziki bi atzelarien lanagatik. Zortzi aldiz berdintzera heldu ziren eta atzelarien pilotakadak izugarriak izan ziren. Aurreko koadroetan ere poliki aritu ziren Beitia eta Moran. Inork ez zuen galtzea merezi baina azkenean Beitia eta Razkin izan ziren gailendu zirenak. Igandeko partidak, 11:30eanKimuak: Martija-Anton - Zudaire-UstarrozAfizionatuak: Galarza-Bergera - Iraola-Iriarte