Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgo San Juan festetako egun handian, San Juan egunean, hain zuzen, erabakiko dira Aralar Mendi Elkarteak antolatutako V. San Juan Txapelketako finalak. Partidak arratsaldeko seietan hasiko dira, eta hiru final daude jokoan kimuen, kadeteen eta afizionatuen mailan. Ondoko finalak jokatuko dira gaur: Kimuetan: Rondal-Barriola - Martija-BerazaKadeteetan: Jaka-Andueza - Idoate-BerazaAfizionatuetan: Beitia-Razkin - Iraola-Iriarte