Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorrileko azken domekarekin batera ospatu zen artzaintzaren festa handia. Aralar Mendi elkarteak prestatutako egitarauak jendetza erakarri zuen Uhartera goiz eta arratsaldez. Ardikia, gazta edota ardoa dastatzeko aukera aparta izan zen. Ohi bezala jende askoren jakin-mina piztu zuen gazta enkanteak. Alhambra jatetxeko Iñaki Idoatek eskuratu zuen Abartzuzan egindako gazta erdia eta harengatik 4.100 euro ordaindu zituen. Lehiaketara 25 gazta aurkeztu ziren. Goizean ere omenaldietarako tarterik izan zen. Artzain guztien omenezko festan bereziki gogoan izan zituzten Lezaungo Jose Antonio Otxandorena artzaina zena eta Zumarragako Etxeberri jatetxeko Jose Manuel Zubizarreta zena. Biak ere gazta txapelketari lotuak zeuden. Horretaz gain, Sakanako DYA ere omendua izan zen ospakizunean, ibarrean daraman 25 urteengatik.Artzain txakurren 42. txapelketa 1. Antonio Alustiza Ttiki 293 puntu 2. Jose Mari Ixtilart Xarpa 251 puntu 3. Jose Mari Ixtilart Lagun 208 puntu4. Jesus Razkin Hiru 96 puntu5. Pedro Ansa Alai 87 puntu, 6. Josetxo Billabona Argi 78 puntu 7. Antonio Uharte Lagun 71 puntu8. Jorge Oteiza Azeri 64 puntu 9. Jorge Oteiza Amets 56 puntu 10. Javier Fernández Luna 49 puntuEuskal arrazako txakur onena1. Antonio Uharte Lagun2. Jose Mari Ixtilart LagunArtzain jantzi onenaJosetxo BillabonaTxapelketako artalde onenaAntonio UharteNafarroako ardi latxa gaztaren XXVIII. txapelketa1. Mª Mar Castro, Abartzuza.2. Angel Linzoain, Iragi.3. Victoriano Agirre, Eulate.4. Balda Artola, Unanu.5. Xabier Sestorain, Leitza.6. Manuel Bengoetxea, Urdax.Nafarroako ardi latxaren esne-ekoizpen XXVI. lehiaketa2 urte baino gehiagoko arpeltzak: 1. SC Ezkurra. 2. Josu Ollo. 3. Hnos Loperena. 2 urte baino gehiagoko burugorriak: 1. Juan José Irungarai. 2. Manuel Bengoetxea. 3. Manuel Araña. 2 urte baino gutxiagoko arpeltzak: 1. Jesús Mª Legaz. 2. SC Ezkurra. 3. Larratxea Etxenike. 2 urte baino gutxiagoko burugorriak:1. Juan José Irungarai. 2. Manuel Bengoetxea. 3. SC Martirena.Nafarroako ardi mozte mekanikoaren XXII. txapelketa1. Rafa Beorlegi, Irunberri.2. Cristobal Burgete, Irunberri.3. Andoni Eslava, Oronoz.4. Luis Sorrosal, Mediana de Zaragoza.Ardiki gisatuaren XV. Txapelketa eta dastapena1. Gaztelu-Leku, Iruñea.