Zagok 41 minutu baino gutxiago behar izan zituen Beriain igotzeko

Guaixe 2009ko irailaren 20a

Igandean primerako hasiera izan zuen Aralar Mendi elkarteko mendi klubak antolatutako Uharte Arakil-Beriain I. Km Bertikalak. 146 korrikalari animatu ziren Uhartetik atera (471 m) eta Beriainera (1.494 m) korrika joateko proban parte hartzera, mendi korrikalari onenak tartean. Horietatik 23 sakandar ziren, eta guztiek proba laburra baina oso gogorra zuten aurrean: 5 kilometroko lasterketa, 1.023 metroko desnibelarekin eta sekulako aldapa eta maldekin. Korrikalariak banaka-banaka atera ziren, proba kronometratua baitzen, eta Beriaingo txokoetan bildu ziren zale ugariek korrikalarien esfortzua gertutik ikusteko aukera izan zuten. Gainontzeko korrikalarien denboraren erreferentziarik ez zutenez, lasterkariek erlojuaren kontra, euren buruaren kontra egin behar izan zuten lana. Eguna fresko esnatu zen, mendian korrika egiteko aproposa, eta ez zuen euririk egin. Lasterketa, ikusgarria. Didier Zago espezialista frantziarrak sekulako erakustaldia eman zuen eta nahiz eta zaletuek korrikalari azkarrenek 45 minutu beharko zituztela aipatu, 40 minutu eta 41 segundo eskas behar izan zituen Beriainera iristeko. Alde handia atera zion bigarrenari, Julen Aranguenari, bi minutu eta 37 segundo. Sakandar azkarrena Jose Luis Beraza uhartearra izan zen (47:09). Emakumezkoetan Nerea Amilibia aiarra nagusitu zen (52:11) Izaskun Zubizarretaren aurretik (53:50), eta sakandarren artean Nuria Ongay satrustegiarra izan zen azkarrena (57:44). Hirugarrena sailkatu zen Juan Mari Garin izan zen lehen beteranoa (43:56). Parte-hartzaile gehienek - 95 - ordu bateko epean bukatu zuten igoera. Guztiek probaren edertasuna eta gogortasuna goraipatu zituzten. Uharte Arakilgo plaza beteta zegoen sari emate ekitaldian, eta ondoren auzate ederra izan zen. Anbotokoa eta Azpeitikoa jokatuta, Beriaingo probak Euskal Herriko Igoera Bertikalen I. Zirkuitua itxi zuen. Zirkuituko onenak Julen Aranguena eta Izaskun Zubizarreta izan dira. Halaber, Uhartekoa Nafarroako Mendi Lasterketen I. Koparako proba baliagarria zen. Sakandarren sailkapenaGizonak1.Didier Zago: 40:419.Jose Luis Beraza (Uharte Arakil): 47:0915.Ander Unzurrunzaga (Etxarri Aranatz): 48:2816.Jon Arrieta (Uharte Arakil): 48:2928.Beñat Katarain (Lakuntza): 50:4342.Patxi Cano (Altsasu): 53:2452.Iñaki Lopez (Uharte Arakil): 55:0357.Iker Flores (Urdiain): 55:2660.Migel Angel Lanchas (Uharte Arakil): 55:3763.Natxo Fraile (Uharte Arakil): 55:5176.Fernando Igoa (Etxarri Aranatz): 57:1477.Alberto Arrizabalaga (Olazti): 57:1983.Jose Antonio Salgado (Altsasu): 57:5987.Iñaki Martiarena (Uharte Arakil): 58:4888.Xabier Garziandia (Etxarri Aranatz): 58:5298.Egoitz Aldaz (Olazti): 1:00:2299.Joxemi Garziandia (Arbizu): 1:00:30100.Jesus Mari Olmos (Altsasu): 1:00:38106.Jokin Vilariño (Uharte Arakil): 1:02:17117.Patxi Rubio (Uharte Arakil): 1:04:26121.David Oroz (Urdiain): 1:05:45Neskak1.Nerea Amilibia (Aia): 52:114.Nuria Ongay (Satrustegi): 57:446.Maider Fraile (Uharte Arakil): 59:348.Jone Pelaez (Altsasu): 1:09:07