Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Langileek astelehenean egindako galdeketan enpresa batzordearen gehiengoak (CCOO, ELA eta UGT bina ordezkari. LAB-eko hirurak kontra zeuden) eta zuzendaritzak lortutako akordioari oniritzia eman zion. Indarrean dagoen enplegu erregulazio espedientea hilaren akaberan bukatuko da eta hura berritzeko zuzendaritzak espediente mistoa aurkeztu zuen, 40 kaleratze eta langile guztiendako 180 eguneko erregulazioa aurreikusten zuena. Akordioaren arabera 30 kaleratze eta langile guztiak hartuko dituen 120 eguneko erregulazioa izanen da Laneko SAL-en. KaleratzeakLanekoko langileen ordezkariek eta zuzendaritzak adostutakoaren arabera, kaleratzerako garaian lehentasuna aurre-jubilazioek eta borondatezko bajek izanen dute lehentasuna. Aurre-jubilatutakoen kasuan 57 urtetik gora izan behar dute eta 61 urterekin jubilatu arte soldata gordinaren % 85 jasoko lukete. Bestela borondatezko kaleratzetarako bi aukera jaso ditu akordioak. Alde batetik, behin betiko kontratua etetea eta lan egindako urte bakoitzeko 37 eguneko kalte-ordaina jasotzea, gehienez ere 18 hileko jasoz. Beste aukera da kontratua etetea eta lan karga bueltatzen denean berriro kontratatua izatea. Kasu horretan langileak lan egindako urte bakoitzeko 25 egun kobratuko lituzke, gehienez ere 12 hileko mugarekin. Baldintza horietan atera diren langileak, langabezia bukatu eta gero lanik ez badute, hitzartutako kalte-ordaina osatu arte falta den dirua jasoko lukete. Martxo hasieran ere 12 bat langile kaleratu zituen zuzendaritzak. Ordukoan LABek adierazi zuen"ez duela utziko ezta onartuko ere lantokiko lanpostuen galera eta lan baldintzen okertzea".ErregulazioaEnplegu erregulazio espedienteak lantegiko 125 langileei eraginen die. Azaroaren batean sartuko da indarrean eta urte bateko iraupena izanen du. 120 lan egun adostu dituzte aldeek. Espedientea indarrean dagoen bitartean langileek soldataren eta estren % 80 kobratuko du eta oporretan %100. ProdukzioaLanekon haize, eraikuntza eta trenbideetarako torlojuteria egiten da eta, horrekin batera, errepide bidezko garraio berezietarako gurdiak ere bai. Haize erroten sektorean gertatu den jaitsierak zuzenean ukitu du Uharte Arakilgo lantegia. 155 langile egun115ek bozkatu zuten astelehenean. 101 akordioaren alde. 11 kontra. Bi txuri eta baliogabe bat.