Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean Nafarroako Gobernuak 2009ko Kirol Sariak banatu zituen Nafarroako Jauregiko Tronu gelan. Saritutakoak Zangozako IES Sierra de Leire, Tuterako Monte San Julian ikastetxea, Ricardo Abad, Izabako Udala, Enrique Hernandez, Idoia Mariezkurrena, Nafarroako Triatloi Federazioa, Nafarroako Waterpolo Kirol Kluba, Itxako Kirol Kluba, Ana Casares eta Mikel Zabalza izan ziren. Baina, horretaz gain, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari Jose Javier Esparzak erabaki zuen Reyno de Navarra kirol sari berezia ematea Txente Garcia eta Jose Luis Arrieta txirrindulariei, euren ibilbideari errekonozimendua egin eta euren dedikazioa eta eman duten guztia esenplutzat jarri eta eskertu nahian. Merituak badituJose Luis Arrieta Lujanbio txirrindulari uhartearra Lakuntzako Aralar Txirrindulari Taldean prestatu zen. 1993. urtean Banestorekin profesional egin zen, eta talde horretan egon zen 2005era arte. Ordutik Ag2r talde frantziarrean dabil eta beste urte baterako kontratua sinatu du eurekin, taldea oso kontentu baitago uhartearrarekin. Hurrengo denboraldian 18 denboraldi beteko ditu profesional moduan eta talde gizon oso errespetatua da. Bere palmareseko datu aipagarrienak dira 2002an Asturiasko Itzuliko etapa bat irabaztea eta 2006ko Espainiako Itzulian beste etapa bat. Jakina da tropelean oso ongi baloratutako txirrindularia dela, esperientzia handikoa eta talde gizon bikaina. KontentuJose Luis Arrietak eta Txente Garciak ilusio handiz jaso zuten oroigarria. "Gu ez gara kirolari txapeldunak, gure lana ahalik eta hobekien egiten dugu gure taldekideak laguntzeko. Hortaz sari hau ez da ohiko irabazleendako, baizik eta gure ibilbide guztia saritzen du, taldea indartzeko gure lan egiteko era, eta ilusio handia egin digu" zihoen Arrietak. Uhartearrarendako "talde lanaren aitortza" izan da sari hau.