Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Odolemaileen elkarteko, Adonako, Sakanako ordezkariek, Aralar Mendi elkartearen eta Uharte Arakilgo Udalaren laguntzaz, areto futbol txapelketa azkarra antolatu dute. Torneoan Egiarreta, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Altsasu eta Olatzagutiako talde banak parte hartuko du. Uharteko Larrabieta pilotalekuan jokatuko da. Adonako Sakanako ordezkariek txapelketan parte hartzera animatu dute. Horrekin batera, gazte sakandarrak odolemaile egitera gonbidatu ditu, "lehenik eta behin jubilatzen direnen tokia bete dezaten eta hazten ari diren beharrei erantzun ahal izateko". Adonako kideek ere organuen emaile egitera ere animatu dute. EgitarauaLehiaketa bihar, 16:00etan, hasiko da. 22:00ak arte final erdiak bitarteko partidak jokatuko dira. Txapelketak igandean izanen du segida. 10:30ean 3. eta 4. posturako partida jokatuko da, eta finala 11:30ean hasiko da. Baloia gelditzean, 12:00etan, elizan odola ematen duten eta hildako emaileen aldeko elizkizuna izanen da. Hura bukatu eta gero, 13:00etan, Aralar Mendi elkartea ospakizunaren erdigune bihurtuko da. Han izanen dira Sakanako Adonako ordezkariak, baita zuzendaritzakoak ere. Haiekin batera, txapelketan parte hartu duten taldeetako (kideak sari banaketa eginen baita) eta Uharte Arakilgo delegazioko odolemaileak ere (Hiriberritik Arruazura bitartekoak).