Antxia eta Gorriti VI. Bizkaiko Irekiko finalerdietara

Guaixe 2010eko otsailaren 15a

Asteburuan Frontisek antolatutako VI. Bizkaiko Irekiko final laurdenak jokatu ziren Mallabian. Egun Pilota Zirkuitu Profesionaleko (CPA) buru den Ander Antxiarekin osatu zuen bikoa Jon Gorriti uhartearrak. Camarero II.a eta Altuna zituzten aurkari, eta nahiz eta Altunak eskuin eskuan min hartu, onartu beharra dago Antxia eta Gorriti askoz gehiago izan zirela. Bi jokotan gailendu ziren, finalerdietara sailkatuz. Finalerdiak larunbatean jokatuko dira Basaurin, 17:00etatik aurrera. Antxiak eta Gorritik Urdaniz eta Garmendia izanen dituzte aurkari, eta Amantegik eta Arzelusek Mikel eta Zabala. Igandean erabakiko da finala, Zierbenan, goizeko 11:30etik aurrera. Ea Antxia eta Gorritik finalerako txartela lortzen duten.