Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan abiatuko da Frontisek antolatutako Enkarterrietako Irekia. Txapelketa lau t´erdian jokatuko da eta Frontisen Pilota Profesionaleko Zirkuiturako (CPA) baliagarria izango da. Une honetan Antxia da txapelketa honetako burua. Hain zuzen ere, Antxiarekin batera Bizkaiko Irekia irabazi berri duen Jon Gorriti atzelari uhartearra Enkarterrietako Irekian sartuko da lehian. Bihar, Turtziotsen, Camarero izanen du aurkari final hamaseirenetan. Ea irabazi eta txapelketan aurrera egiten duen.