Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ag2r La Mondiale taldean dabilen Jose Luis Arrieta uhartearrak bizpahiru astez egon beharko du geldirik, Luganoko Sari Nagusian izandako lesioa gainditzeko. Lasterketan zihoala min handia nabaritu zuen ezker hankako muskulu bikian, eta proba utzi behar izan zuen. Ostean egindako probek argi utzi zuten uhartearrak zentimetro bateko haustura duela ezker soleoan. Paris-Nizan aritzekoa zen uhartearra, baina ez da arituko eta lesioa gainditu arte geldirik egon beharko da. Afizionatuak. Zuazubizkar nagusi EreñonLarunbatean 19 eta 20 urteko txirrindulariak Lehendakari Txapelketarako baliagarria zen Ereñoko lasterketan aritu ziren. Seguros Bilbao taldeko txirrindulariak izan ziren jaun eta jabe, proba kontrolatuz, eta podiumean tripletea egin baitzuten. Illart Zuazubiskar izan zen txapelduna, eta Fraile eta Domene izan ziren bigarren eta hirugarrena. Xabier Artetxe zuzendariak hartu omen zuen helmuga ordenaren erabakia, autotik. Zuazubiskar, 20 urteko abadiñarra, neguan pistan aritu da lanean eta horrek "txispa" berezia eman diola aitortu du. Gorputza sendoa du baina abiadura ez zaio falta, eta denboraldian ahalik eta lan txukunena egitea da bere asmoa.