Aralar Mendiren hutsa

Guaixe 2010eko martxoaren 16a

Estatuko B mailako lehen fasea jokatu eta gero, liga erabakitzeko play offa edo txapelketa jokatzen ari dira bost talde, tartean Uharte Arakilgo Aralar Mendi. Asteburuan bigarren jardunaldia jokatu zen eta Aralar Mendik huts egin zuen etxean, 3-5 galdu baitzuen Gazte Berriaken kontra. Sailkapenean Tafatrans dago buruan, 4 punturekin, eta Aralar Mendi laugarrena da, puntu batekin. Asteburuan San Juanen kontra aritzekoa zen Aralar Mendi, baina partida atzeratu dute.