Lurgainen aldeak hizketan hasi dira

Guaixe 2010eko martxoaren 17a

29 langileetatik 21 kalera joanen direla dagoeneko ofizialki dakite Lurgaingo langileek. Asteartean estreinakoz bildu ziren enpresa batzordea eta administratzaile konkurtsala. Bera izanen da enplegu erregulazio espedientea kudeatuko duena, iazko ilbeltzetik Lurgain konkurtso legepean dagoelako. Langileen ordezkariek (2 UGTkoak eta ELAko 1) jakinarazi digutenez, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko eskaintza egin die administratzaile konkurtsalak. Langileen ordezkariek ez dute eskaera begi onez ikusi eta 20 beharrean 45 egun eskatu dituzte. Horretaz gain, 60 urte edo gehiago duten zazpi langile daude eta haiendako erretiroa aurreratzeko plangintza eskatu du enpresa batzordeak. Hurrengo bilera astelehenean izanen dute.