Lurgainen, berririk ez

Guaixe 2010eko martxoaren 25a

Enpresa kudeatzen duten epaitegiko administratazile konkurtsalak astelehenean langileen ordezkariekin biltzekoak ziren. Baina ez zen bilerarik izan. Enpresa batzordea (2 UGTkoak eta ELAko 1) haiekin harremanetan jarri da eta aste bukaera aurretik biltzea espero dute. Administratzaile konkurtsalak, gainera, hamabost eguneko epea eman zien langileei espedientearekikoak lotzeko. Epea asteartean despedituko da eta oraindik bilera bakarra egin dute aldeek. Jakina denez, iazko ilbeltzaz geroztik Lurgain konkurtso legearekin dago. Madrilgo merkataritza-arloko epaitegi batek hartzen ditu enpresari dagozkion erabaki guztiak. 29 langiletatik hogeitabati kontratua hausteko Enplegu Erregulazio Espedientea aurkeztu zuen.