Aurre-akordioa Lurgainen

Guaixe 2010eko martxoaren 30a

Aurreko ostegunean bildu ziren Lurgaingo enpresa batzordea (2 UGTkoak eta ELAko 1) eta administratzaile konkurtsaletako bat. Aldeek akordioa itxi zuten, baina gainontzeko administratzaileek oniritzia ematea faltako litzateke. Hala eginez gero, heldu den astean sinatuko litzateke enplegu erregulazio espedientea. Horren arabera, Uharteko lantegiko 29 langileetatik 21 langabezian geldituko dira. Aldeek adostutakoaren arabera langileek lan egindako urte bakoitzeko 20 egun eta bi nomina gehiago kobratuko dituzte. Enpresa konkurtso legepean egotean gutxi gehiago egin zitekeela azaldu digute enpresa batzordetik, "egoera honetan dauden enpresekin gizarte asegurantza ez da ezta aurre jubilazioak aztertzera sartzen".