Lurgaingo espedientea sinatuta, 21 langile kalera

Guaixe 2010eko apirilaren 14a

Asteartean egon ziren Madrilen Lurgaingo enpresa batzordeko kideak (2 UGTkoak eta ELAko 1) eta enplegu erregulazio espedientea sinatu zuten. Adostutakoaren arabera 29 langileetatik 21 langabezian bukatuko dute. Kaleratzeagatik lan egindako urte bakoitzeko 20 egun eta bi nomina gehiago kobratuko dituzte. Enpresa konkurtso legepean egotean ezer egiteko aukera gutxi izan dute langileen ordezkariek. Bi hilabete barru jasoko dute epailearen epaia. Ordura arte langileak lantegian segituko dute. Espedientea indarrean jarri eta gero zazpi langile geldituko dira Lurgainen, haietako lau ekoizpenean ariko dira eta gainontzekoak bulegoan.