Giro ederra Katangako festetan

Guaixe 2010eko maiatzaren 4a

Larunbatean Kantanga auzoko festak ospatu ziren; bestela esanda, Zerradoa edo Geltoki auzoko festak. Pisu zurien artean barra jarri zen eta haren inguruan bildu ziren eguerdi partean auzokideak. Erraldoi eta buruhandien konpartsa ere ateratzekoa zen, baina eguraldiak ez zuen lagundu. Hala ere, ateri eutsi zion eta bazkaria Zerradoan bertan egiteko aukera izan zen. Ehun bat pertsona bildu ziren mahaiaren inguruan. Ondoren, musika lagun, goizaldera arte arteko dantzaldia izan zen, auzokideen, uhartearren eta bisitarien gozagarri. Zerradoa auzoko festen laugarren edizioa izan da aurtengoa. Auzokide gazteak sustatuta sortu ziren festak. Katanga ezizenari dagokionez, aurreko mendeko 60. hamarkadatik datorrela jakinarazi digu uhartear batek: "Orduan Afrikan istilu handiak zeuden. Katanga deitzen zen eskualde bat zegoen eta hortik auzoaren izen txikia".  San MigelUhartearrak igandean Aralarko santutegira igoko dira, San Migel eguna ospatzera. Eguerdian meza izanen da eta ondoren 80 bat erromes bazkaltzera bilduko dira.